Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Antzezle nagusietariko baten osasun arazoengatik “Frontoia, Begiz eta Hotsez” antzezlana bertan behera geratu ondoren, zapatu honetan, abenduak 2, “Babo Royal” antzezlana izango da Euskaraldiaren programazioaren barruan, 18:00etan, kiroldegian, GANSO&Cia konpainiaren eskutik.

Familia osoarentzat egokia den ikuskizun hau GANSO&Cia konpainiak eskainiko digu. Konpainia Gorka Gansok gidatzen du, Cecilia Paganiniren laguntzaz. Haren ikuskizunetan Klowna, funtsezko egoera inperfektu hori, abiapuntua eta sortzeko erreferentzia da. Konpainiak artisau lan garaikideak taularatzen ditu, non ikus-entzuleek beren isla topatzen baitute gizatasunez beteriko pertsonaiengan. Barre-algaretatik samurtasunera eramaten gaituzten egunerokotasuneko heroiak dira, inozoak eta gardenak.