Albisteak

 

Zemendiaren 29an, eguena, arratsaldeko 7etan, ohiko bilkura izango da udalbatzaren aretoan, eta horren barri emon gura deutsegu herritar guztiei. Aztergaiak honakoak izango dira:

Aztergaiak

  1. 2018ko urriaren 25ean egindako ohiko bilkuraren akta irakurri eta onetsi, hala behar balitz.
  2. Alkatetzaren dekretuen barri emon.
  3. Udal Kiroldegiaren erabilera dala eta, “Club Kiroleta”, “UTE Polideportivo Bakio” eta Bakioko Udalaren arteko hitzarmena onartu, hala behar balitz.
  4. Bizkaikoa (Foru-erakunde publiko enpresarial) eta Bakioko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenaren aldarazpena onartu, Bakioko Txakolingunearen Zentroaren kudeaketaren integrala egiteko.
  5. Udal pertsonalaren ordainsariak igotea onartu, hala behar balitz; horrela bada, EUDEL-ek 2018ko ordainsarien igoeren gomendioagaz bat etorriz.
  6. Hirugarren hiruhilekoari jagokozan batez besteko ordainketa epearen eta 2018ko 32. berankortasun txostenaren barri emotea.
  7. Bakioko hondartza hainbat ekipamendurako erabilteko, itsas eta lehorraren arteko jabari publikoa okupatzeko kontzesinoaren luzapena eskatu.
  8. Udal kiroldegian antolatu eta garatzen diran kirol jardueretan izena emoteagaitiko prezio publikoak arautzen dauzan ordenantzaren aldarazpena hasikera batean onartu, beti be gabonetako kirolekuen prezioak onartzeko, hala behar balitz.
  9. Azaroaren 25a emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dala eta, horreri buruzko adierazpen instituzionala onartu, hala behar balitz.
  10. Herriko eserlekuei, paperontziei eta argiteriari buruzko erabagia hartu.
  11. Eskaerak eta galderak.