Albisteak

 

Bakioko Udalak azaroan egindako osoko bilkuran onartu du lankidetza hitzarmen bat sinatzea gaur egun udal kiroldegia kudeatzen duen enpresaren (Emtesport eta Argibide enpresen ABEE) eta Kiroleta Klubaren artean. Hitzarmenaren helburua da herritarrek udalerriko kirol instalazio guztiak erabili ahal izatea.

Hitzarmena hiru zatitan banatzen da:

  1. Kiroleta Klubean jarduerak aurrera eramateko aukera izatea eta gaur egun udal kiroldegia kudeatzen duen enpresak espazio hori dinamizatzea.
  2. Kiroleta eta Kiroldegiko bazkideek instalazioak erabiltzeko akordioa (tarifak kiroldegikoetara egokituko dira udako denboralditik kanpo): kiroldegiko erabiltzaileek Kiroleta Klubeko instalazioak erabili ahalko dituzte klubeko bazkide gisa eta Klubeko bazkideek kiroldegiko instalazioak erabili ahalko dituzte erroldatuen baldintza berberetan, erroldaturik egon ez arren.
  3. Emtesport-Argibideko beste erabiltzaile eta langile batzuek Klubaren espazioa erabiltzeko proposamena.

Hitzarmenaz gain, Emtesport-Argibide enpresak eta Kiroleta Klubak 2019rako ekintza plana adostu dute.

Hitzarmen honen bidez, Udalak udalerriko agente guztiekiko harremanak sendotzen jarraitzen du.