Albisteak

 

Eskerrik asko guztioi!!!

Euskaraldia amaitu da. Belarriprest eta ahobiziok 11 egunetan hizkuntza ohiturak eta inertziak aldatzeko ariketa sozialaren baitan bizipen ugari izan ditugu: lorpenak, ezustekoak eta zailtasunak.

Eta Bakion ere antzera ibili gara, eta pozarren egoteko eta harro egoteko arrazoi asko ditugu. Guztira 425 pertsonak eman dugu izena Euskaraldian: 273 lagunek webgune ofizialean, 62k udalaren webgunean eta 90k paperean. Hau da, herriko 16 urtetik gorakoen %19,17k eman du izena, hasierako aurreikuspen baikorren arabera kalkulaturik zegoen %10 nabarmen gaindituz, bai eta Euskal Herrian izena emandako 220.000 pertsonen batez bestekoa ere aise gaindituz.

Edozelan ere, hau ez da amaitu... Euskaraldiaren egunik garrantzitsuenak orain hasi direlako…

Hamaika egunetan egindakoari jarraipena eman, lorpenei eutsi, portaera finkatu, ohitura bihurtu. Euskara bizi eta bizi euskaraz!!!!

Eta, gainera, Bakion urte osoko Euskaraldia eskaini nahi dizuegu… Berba egiteko aukerarik ezean, horra hor urte osoan antolatutako berbalagun taldeak.

Animatu eta parte hartu!!!