Albisteak

 

Bakioko Txakolinguneak “Munduko Gabonak” antolatu du abenduaren 16an, domekan, 4 urtetik 12 urtera bitarteko umeei zuzenduta, 11:30etik 13:00etara.

Halaber, Gabonetako programazioaren barruan, umeentzako zeramika tailerra ere antolatu dute abenduaren 27 eta 28an (eguen eta barikuan, hurrenez hurren), aurrekoaren ordutegi berean.

Tailer hauetan parte hartzeagatiko kostua euro 1ekoa da; helburua da umeen irudimena lantzea eta garatzea. Plazak mugaturik daude; beraz, aldez aurretik eman behar da izena.

Bakioko Txakolingunea
E-maila: txakolingunea@bizkaia.eus
Tel.: 946028513 / 946193395