Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Mungialdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak JAGOTEN proiektua ipini du berriro martxan, pertsona nagusien bizi kalitatea hobetu nahian.

Emango diren tailerrak honakoak dira:

Higiene posturala: mendekotasuna duten pertsonekin erabiltzeko mobilizazio teknikak, Meñakan abenduaren 12 eta 19an (18:30 - 20:00).

Jagole ez-profesionalei eta mendekoen senideei eskainitako ikastaro praktikoa, eguneroko zaintza jardueretan karga posturala gutxitzeko eta prebenitzeko; aulkitik ohera mugitzea, jarrera egokiak eta abar.

Informazio gehiago:
Mungialdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatea
Aita Elorriaga 17-behea (Mungia)
94 404 77 07 (Nerea)