Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Birziklatzeko instalazio hauek Bizkaiko Foru Aldundi honen ekimenean parte hartu duten 82 herrietako herriguneetan kokatuko dira. Bakion abenduaren 17tik 21era bitartean jarriko da udaletxeko plazan.

Garbigune mugikorrek baserri-itxura dute, metalezkoak eta erasoen kontrakoak dira eta han besteak beste honako hauek bota ahalko dira: pilak, CDak, DVDak eta kaseteak, etxeko olioa, etxetresna elektriko txikiak (plantxak, irabiagailuak, mikrouhin labeak), aerosolak, kableak, mugikorrak, sukaldeko tresneria (zartaginak, lapikoak...), metalezko eta plastikozko ontzi kutsatuak (pintura eta disolbatzaileak), kontsumigarri informatikoak (tinta-kartutxoak eta toner), kafe-kapsulak (metalezkoak eta plastikozkoak) eta erradiografiak.

Kanpainaren helburu nagusia da herritarrak birziklapenaren garrantziaren inguruan kontzientziatzea eta sentsibilizatzea eta ingurumenarekiko begirunea sustatzea.