Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Egunotako ardura nagusienetakoa dira familia edota lagunak jatekoz lepo dagozen mahai inguruetan batu, eta paper koloretsu eta dizdiratsuekin jantzitako opariak zabaltzea... Eta ondo dago. Denok behar dugu ilusiorako tartea. Eta gabonetako argiekin batera, ilusio hori ere pizten bazaigu, avanti.

Aurten ilusio hori ahalik eta gehien zabaltzeko, ez dugu urrunera joan beharrik, Bakion bertan badaukagu lana. Askok jakingo duzuen moduan, urriaren 20tik Bakion sei lagun dauzkagu harreran. Ordutik hona eurei laguntzeko…

  • Bakioko Parrokiak utzitako etxe batean bizi dira.
  • Herriko hainbat negozioetako jabeek, ogia, arraina, arrautzak,… ematen dizkiete.
  • Herritar batzuek, astero arraina eta barazkiak eramaten dizkiete, eta beste hainbat herritarrek berriz, eurekin lanean ari garen taldetik eskatu genizuen diru ekarpena egin dute.

Baina hori ez da nahikoa. Eta hori dela eta, Marta Txori Elkarteak Guraso Elkartearekin batera, elikagai eta bestelako produktuak batzeko kanpaina abian jarri du.

Beraz, ez ahaztu! Gure mahaiak bete-beteta egoteko erosketa egiten dugunean, bete beste poltsatxo bat zerrendan ageri diren oinarrizko produktuekin eta eraman eskolara edo Kultur Etxera abenduaren 21era arte.