Albisteak

 

Abenduaren 20an, eguena, arratsaldeko 7etan, ohiko bilkura izango da udalbatzaren aretoan, eta horren barri emon gura deutsegu herritar guztiei. Aztergaiak honakoak izango dira:

Aztergaiak:

  1. 2018ko zemendiaren 29 egindako ohiko bilkuraren akta irakurri eta onetsi, hala behar balitz.
  2. Alkatetzaren dekretuen barri emon.
  3. Bakioko Udalbatzak, 2018.09.27an SR4-Solozarreko eremua urbanizatzeko Urigintza Hitzarmena behin betiko onartu ebala-eta Joseba Bilbao Abiok eta Xabier Goitia Garayk aurkeztutako berraztertze errekurtsoak ebatzi, hala behar balitz.
  4. Bakioko Udalean Euskerearen Erabilkerea Normalizatzeko Plana onartzea, hala behar balitz.
  5. Euskerea Sustatzeko Ekintza Plan Estrategikoa (ESEP) onartzea, hala behar balitz.
  6. 2018ko udal aurrekontuaren aldarazpenaren 17. espedientea onartu, kredituen transferentziaren modalidadean, hala behar balitz.
  7. Bardintasun Plana onartu, hala behar balitz.
  8. “Urkitza ikastetxea” eskolan sukaldea ipinteko, Ikasleen Guraso Elkarteak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari zuzendutako eskabideari oneretxia emon.
  9. Nagusientzako “GURE ETXEA” lokala konpontzeko erabagia hartu.
  10. Herriko auzoetako bideen mantentze eta konponketak egiteko erabagia hartu.
  11. Eskaerak eta galderak.