Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Bakio osoak ospatuko du, urtero legez, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera abenduaren 24an, astelehenean, baina aurten Txakolingunean eta frontoian.

Ospakizunei hasiera emango zaie arratsaldeko 17:30ean Ondarreko zubitik abiatu (Gotzon jatetxearen ondoan) eta frontoian amaituko den kalejirari esker. Bakioko txistulariek kalejira girotu eta Olentzero eta Mari Domingi eroango dituen gurdiaren buruan izango ditugu, bidea egiten. Dantzak, Gabonetako kantak eta bolanderak ez dira faltan izango ibilbide osoan.

Amaitzeko, ospakizunera bertaratuko diren guztiek gaztaina gozoak dastatu ahal izango dituzte frontoian.

Mesedez, ahal dela, etorri baserritarrez jantzita!