Albisteak

 

Ume, gazte, nagusi, neska zein mutilek kirola egiteko aukera izango dute datorren 2018ko abenduaren 29an, zapatuan.

Egun horri begira Atxurre taldeak areto futboleko topaketa antolatu du Bakioko Kiroldegian, bakarka zein taldeka apuntatzeko aukera emanez.

Bakarka egitekotan, Atxurre taldeak eratuko ditu ekipoak. Taldeka izena ematen bada, 5 jokalariz osatuta egongo dira. Talde mistoak eratu beharko dira.

Inskripzioa Kiroldegian egin behar da edo telefono honetara deituta edo whatsappa bidalita: 652 717 644 (Iker), abenduaren 21era arte (barikua).

Nagusiek 10 € ordaindu beharko dituzte, eta umeentzat doan izango da.

Partiduen ordutegia:

  • Umeak (15 urtetik beherakoak): 10:00etan.
  • Nagusiak (neskak eta mutilak): 16:00etan.