Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Heldu da 2018. urtea agurtzeko eta 2019ari ongi etorria emateko momentua, betiere egindako akatsetatik ikasiz eta ondo eginak ardatz hartuz

Mezu honen bitartez, ateetan dugun urte berria indartsu hastea opa dizuegu. Adorea beharko baitugu aurrean ditugun erronka guztiei aurre egiteko, gizarte justuago bat aldarrikatzeko, gure nahiak lortzeko, frustrazioei aurre egiteko… bizia bizitzeko alegia.

Aurten ere, gogoan izan nahi ditugu gure artean ez dauden herritarrak, familia eta bere inguru hurbiletik urrun daudenak, bidean utzi ditugunak edo bidean daudenak. Beraientzako gure besarkada eta irrifarrerik gozoena.

2019 oparoa eta Gabon egun zoriontsuak opa dizkizuegu!

Amets Jauregizar, Bakioko alkate andrea