Albisteak

Irudi hau leiho berri batean irekiko da 
Bi hilabete pasa dira Bakion 6 lagun harreran hartu genituenetik. Ordutik hona eurekin ibili garen lantaldearen antolakuntza azaldu eta harreran ditugun lagunak ezagutzeko asmoz, zapatu honetan hitzaldia antolatu dugu, goizeko 11:00etan Kultur Etxean. Ondoren, Gure Etxean egingo dugun pintxo-pote solidarioa aukera ezin hobea izango da elkar ezagutza horretan sakontzeko.