Albisteak

 

Udalak UEMA-Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeagaz batera, Euskal Herritik kanpoko lekuetatik etorritako pertsonentzat diptiko bat osatu dau, tokiko zein inguruko informazioarekin.

Eskuorria sei hizkuntzatan dago: gaztelaniaz, arabieraz, frantsesez, ingelesez, portugesez eta katalanez, eta honako mezua eta informazioa jasotzen da bertan:

  • Euskara Euskal Herriko eta gure herriko hizkuntza da.
  • Gure herria euskalduna da: euskara da eguneroko hizkuntza.
  • Herriko zerbitzu publikoen eta beste hainbat erakunderen informazioa.

Horren helburua da heldu barriak be gure herriko hizkuntza, ohitura eta zerbitzuetara hurbiltzea.