Albisteak

 

Sarek, Euskal preso, iheslari eta deportatu guztien giza eskubideen alde lanean diharduen elkarteak, Bakioko Sare Feminista eta Marta Txori elkarteek bat egin dute, bariku honetan, urtarrilak 11, iluntzeko 19:30ean hitzaldi bat antolatzeko.

Bertan izango dira Olatz Dañobeitia, ikerlari feminista eta euskal emakume errepresaliatua, eta Arantza Zulueta, abokatua eta Preso politiko ohia, feminismotik emakume errepresaliatuen ibilbideen gaineko begirada elkarbanatzeko.