Albisteak

 

Hiruhileko honetan zapatuetako ludotekan izena emateko epea zabaldu da ostera ere. Jarduera honen barruan askotariko gaiak jorratzen dituzten tailerrak eskaintzen dira (sukaldaritza, grabazioak, karaokea, birziklapen ginkanak…), arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, 6 urtetik 12 urtera bitarteko neska-mutilei zuzenduta.

Tailerrak bi txandatan egingo dira, parte-hartzaileen adina kontuan hartuz, betiere jarduera hau iragartzeko kartelean ikusten den bezala. Inskripzioak Kultur Etxean (27 euro).