Albisteak

 

Gaztelekuak jarduera interesgarriak antolatu ditu hurrengo bi asteburuetarako 13-18 urte bitarteko gazteentzat, Ibarretako eraikinean duen gunean, hain zuzen ere.

Hala, 13-18 urte bitarteko gazte guztiak animatu nahi ditugu zapatu eta domeketan Ibarretara hurbil daitezen arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Programa

Urtarrilak 19, zapatua
Frontenis txapelketa

Urtarrilak 20, domeka
Eskulanak

Urtarrilak 26, zapatua
Sukaldaritza tailerra

Urtarrilak 27, domeka
Marrazki lehiaketa