Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Datorren urtarrilaren 27tik aurrera, Afrikako dantzen tailerra hasiko da, Haria elkarteak antolatuta. Bakion harreran hartutako migratzaileek jardungo dute irakasle gisa.

Lau saio emango dira (urtarrileko azken asteko domekan eta hurrengo hiru domeketan) eta parte hartu ahal izateko 20 euroko ekarkina ordaindu beharko da; kopuru hori oso-osorik emango zaio irakasle lanetan arituko den pertsonari.

Izena emateko: hariaelkartea@gmail.com.