Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Komunikazio honen bitartez eskerrak eman nahi dizkizuegu aurrekontu parte-hartzaileen bozketa fasean esku hartzeagatik. Guztira, 475 herritarrek parte hartu dugu, erroldatutako herritarren %16ak, alegia. Prozesu honen arrakastak argi erakusten du herria garatzen jarraitu behar dugula parte hartzetik.

Gainera, prozesuaren emaitzak, balorazioa eta udal aurrekontuaren nondik norakoak ezagutzeko, datorren ostiralean, hilak 25, arratsaldeko 7etan, Txakolingunean egingo dugun bilera zabalean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, adeitasunez, agur.

Amets Jauregizar Baraiazarra
Bakioko alkate Andrea