Albisteak

 

Gure Etxeak Tostaden IV. Lehiaketarako deia zabaldu du; txapelketa bere egoitzan egingo da, otsailaren 17an, domeka.

Baldintzak:

  • Tostadak aldez aurretik egingo dira etxean.
  • Tostadak ogiz edo kremaz egin ahal izango dira.
  • Otsailaren 17an, 12:00ak arte, Gure Etxean, ogizko edota kremazko 3 tostada aurkeztuko dira, plater, erretilu edo bestelako ontzietan.
  • Tostaden osagaien aukeraketa librea izango da.
  • Behin epaimahaiak dastatu ostean, tostadak lehiaketara bertaratutako pertsonei emango zaizkie.
  • Sari-banaketa lehiaketa amaitu ostean izango da.

Informazio gehiago, Gure Etxean.