Albisteak

 

Eusko jaurlaritzak agindutakoari jarraituz, datorren urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra matrikula epea zabaldu da. Tramitazioa eskolan egin dezakezue.

On-line ere egin ahal da baina egun bat arinago bukatzen da epea, otsailaren 7an.

Epe honetan, eskolan dauden ikasleek ez dute ezer egin behar. Haien matrikula automatikoa da hurrengo ikasturterako. Matrikulazio data hauek ikasle berriei bakarrik dagozkie, bai 2 urteko gelara sartu nahi dutenei zein beste zentrotik etorri nahian dabiltzanei. DBHra doazenek ikastetxe berrian matrikula eskaria ere egin behar dutela gogoratzen dizuegu.

Informazio gehiago eskolan: http://urkitzaeskolabakio.blogspot.com.es/

Amaitzeko, gogorarazi nahi dizuegu Udal honek zuen seme-alabak herriko eskolan matrikulatzeko gonbita egiten dizuela, erantsitako gutunean irakur dezakezuen bezala.