Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

ESANETATIK EKINTZETARA, I.
Lan mahai kolektiboa: harreman espazioak.

Behin plangintzako Aurrerapen dokumentua adostuta, lan fase berri batean sartu gara. Orain, irizpide orokorrak xehatu eta lekuratu behar ditugu.

Bakioko herritarrei fase berriaren lehen lan mahaira etortzeko deialdia egin nahi diegu, gai zehatz baten inguruan hausnartzeko: Bakio lurraldeko harreman espazioen antolakuntza.

Saio honen helburua etorkizuneko elkargune maparen gainean aritzea da. Denonak diren plazak, eraikin publikoak, bide-sareak, landa-bideak, identitate-elementuak izango ditugu hizpide.

Noiz: Otsailaren 8a, ostirala. Arratsaldeko 7etan.
Non: Txakolingunean.

Aldez aurretiko izen-ematea beharrezkoa da, hemen.

Izena emateko epea: Otsailaren 5era arte.