Albisteak

 

Lurgorri atseden gunearen eta Ermuko  bidearen arteko oinezko bidea egokituko du Gaztelugatxe inguruan Bizkaiko Foru Aldundiak. Bide hori ibilgailuentzat itxita gelditu zen Bermeotik Bakiorako bide berria egindakoan. Hortaz, bide hori Bermeo-Bakio errepide zaharrean dago eta 1.000 metroko tartea da. Egingo diren lanen bidez, Lurgorri eta Ermuren arteko asfaltoa birrindu eta bideari itxura naturalagoa emango zaio.

Lurgorri eta Ermu arteko bidea egokitzeko lanak urtarrilaren 29an hasiko dira eta gutxienez otsailaren 28ra arte iraungo dute. Lan horien ondorioz, otsailaren 28ra Lurgorri eta Ermure arte bide hori itxita egongo da.