Albisteak

 

2019ko urtarrilaren 31n, eguena, arratsaldeko 7etan, ohiko bilkura izango da udalbatzaren aretoan, eta horren barri emon gura deutsegu herritar guztiei. Aztergaiak honakoak izango dira:

Aztergaiak

  1. 2018ko abenduaren 20an egindako ohiko bilkuraren akta irakurri eta onetsi, hala behar balitz.
  2. Alkatetzaren dekretuen barri emon eta 16/2019 dekretua berronetsi.
  3. Hornidura-kontratuaren bidez, kaleak garbitzeko makina errrentamenduan hartzeko 5 urterako, tramitatutako espedientearen barruan, Alkatetzaren erabagiak berronetsi, hau da, espedientea onartzeko, Kontratazino Mahaiak hautatutako lizitatzaileari agiriak eskatzeko eta kontratua BBVari adjudikatzeko.
  4. Aurrekontu parte-hartzailearen emoitza onartu.
  5. 2019ko udal aurrekontu orokorra hasikeran onartu.
  6. Eskaerak eta galderak.