Albisteak

 

Bakioko kiroldegiak multikiroleko saio bereziak antolatu ditu 3 urtetik 8 urtera bitarteko umeentzat hil honetako hurrengo domeketan.

Gauzak horrela, hilaren 10, 17 eta 24an multikiroleko saioak antolatu dira, bakoitza ordubetekoa, 10:30etik 11:30era.

Jardueraren prezioa 4 eurokoa eta 5,50 eurokoa da saio bakoitzeko, bazkideentzat eta ez-bazkideentzat, hurrenez hurren. Era berean, hiru saioetarako txartela ere eros daiteke; txartel horren prezioa 8 eurokoa da bazkideentzat eta 11 eurokoa bazkideak ez direnentzat.