Albisteak

 

Urtero legez, Bakioko Udalak laguntzaileak behar ditu San Jose eguneko azokan lan egiteko, martxoaren 19an, asteartea.

Laguntzaileak udaletxean zozketa bitartez aukeratuko dira martxoaren 4an, astelehena, goizeko 10:00etan, eta interesdunek martxoaren 1era arte (ostirala) izena eman ahalko dute; horretarako eskaera eredu hau (DOC 184KB) izenpetuta bidali beharko duzue udala.bakio@bizkaia.org e-mailera. Gura izanez gero, udaletxera ere etorri ahalko zarete eskabide hori betetzera (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era).

18 urtetik gorako aukeratutako pertsonei 5 orduko lan kontratua egingo zaie.

Bakioko Udalak langabetuak animatu gura ditu prozesu honetan parte hartu dezaten.