Albisteak

 

Bakioko Udalak udalerriko egitura urbanistikotik urrunen dauden postontziak berritu ditu.

Zehatzago, otsailean 134 postontzi jarriko ditu guztira, landa eremuko aurreko postontziak oso hondaturik egon baitira; horretarako, metalezko hezurdura izango duten postontzi moduluak instalatuko dira.

Lan hauen kostua 18.000 euro ingurukoa da eta Bakioko Udalak hartuko du bere gain, oso-osorik.

Lan hau aurrera eroateko, Udala akordio batera iritsi da postontzien jasotzaileekin:

  • Alde batetik, Udalak postontzien egiturari egoera onean eutsiko dio eta postontziaren jabeei giltzen kopia bina emango die.
  • Eta, beste aldetik, landa eremuko postontziaren hartzaileen erantzukizuna izango dira postontzia egoki erabiltzea, atea nahiz sarraila egoera onean mantentzea, apurtuz gero, sarraila edo atea konpontzea eta giltzaren ardura hartzea.