Albisteak

 

Gaztelekuak jarduera interesgarriak antolatu ditu hurrengo bi asteburuetarako 13-18 urte bitarteko gazteentzat, Ibarretako eraikinean duen gunean, hain zuzen ere.

Hala, 13-18 urte bitarteko gazte guztiak animatu nahi ditugu zapatu eta domeketan Ibarretara hurbil daitezen arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Programa

Otsailak 16, zapatua
“Zu bai zu” talent show-a

Otsailak 17, domeka
Papiroflexia eta “Wonder” filma

Otsailak 23, zapatua
Saskibaloi txapelketa

Otsailak 24, domeka
“Zu bai zu” talent show-a