Albisteak

 

2019an ere martxan da berriro Bakioko Berbalaguna. Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek, indarra hartu nahi du gure herrian ere; horregatik, Berbalagun proiektuak euskaraz gozatzeko gonbitea egiten digu praktikatu eta bizi! lemapean.

Negu honetan berbalagunak biltzeko, lagun berriak erakartzeko eta denok elkarrekin euskaraz jarduteko zenbait ekintza antolatu ditugu. Horietariko lehenengoa, buruko majasearen tailerra izango da, otsailaren 20an, eguaztena, Kultur Etxean, arratsaldeko 18:30etik 20:30era bitartean; saio ezin egokiagoa, Xabi Pajares terapeutaren eskutik, lasaitzen ikasteko, estresa gutxitzeko eta buruko mina arintzeko.

Telefonoz eman dezakezue izena 688 746 775 zenbakian (whatsapp) edo e-mailez (kinttopeko@aek.eus) ere.