Albisteak

Esta imagen se abrirá en una nueva ventana. 

Bakioko kiroldegiaren programazioaren barruan, kirol jarduera berritzailea eskaintzen dute: Aste Santuko “Kirolekuak”.

Kirolekuak Aste Santuko eskola oporrak izan bitartean egingo dira apirilaren 23, 24, 25 eta 26an goizeko 9etatik eguerdiko 1era bitartean, eta 3tik 12 urtera bitarteko umeei zuzentzen zaizkie, kiroldegiko abonatua izan ez arren.

Kirolekuen barruan jarduera ugari eskainiko dira, hala nola era guztietako kirolak, ur jolasak, tailerrak, musika, irteerak, herri kirolak… Guztira 60 euroko kostua izango dute.

Argibide gehiago:  bakio@emtesport.com, 94 619 32 31.