Albisteak

 

Sasiarte mendi elkarteak antolatuta, datorren otsailaren 22an, barikuan, “2T On Paiju Peak” mendi film interesgarriaren emanaldia izango da 18:00etan, Kultur Etxean.
 
Honako hau ausardiari eta konpromisoari buruzko filma da. Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak Paiju Peak igotzeko egindako saiakera loturik azaltzen da WOP fundazioaren hasierarekin, historiarekin eta baloreekin. WOP Fundazioak arruntak ez diren gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketa eta dibulgazioa sustatzen ditu.

Filmaren tráiler eta laburpena