Albisteak

 

Hiru urte igaro ostean, Bakioko Udalak mapa turistiko berria prestatu eta diseinatu du. Gobernu taldearen iritziz, tresna hau ezinbestekoa da Bakio turistei ezagutarazteko eta herriak eskaintzen dituen zerbitzuei ikusgaitasuna emateko.

Mapa honetan jatetxe eta ostatuei buruzko informazioa jasotzeaz gain, turismo aktiboan diharduten denden eta enpresen zerrenda ere ageri da. Saltokiak zehazteko helburua honakoa izan da: mapa egokitzea Bakion gero eta ugariagoak diren turismo molde berrietara (karabanak, furgonetak…).

Mapa berria ingelesez eta frantsesez eta euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da eta haren itxurak ikusgaitasun handiagoa ematen dio, berritzaileagoa eta erakargarriagoa. San Jose egunean aurkeztuko da Uribeko standean.