Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Igeriketa ikastaro berriak jarriko dira abian kiroldegian, hiru urtera arteko umeei zuzenduta. Ikastarook domeka goizean izango dira. Hona hemen:

  • 10:30-11:00 (25-36 hilabeteko umeak)
  • 11:00-11:30 (13-24 hilabeteko umeak)
  • 11:30-12:00 (4-12 hilabeteko umeak)

Ikastaroa 3 igandetan emango da, otsailaren 24an eta martxoaren 2an eta 10ean.

Prezioa 4 eurokoa eta 5,50 eurokoa da saio bakoitzeko, bazkideentzat eta ez-bazkideentzat, hurrenez hurren. Era berean, hiru saioetarako txartela ere eros daiteke; txartel horren prezioa 8 eurokoa da bazkideentzat eta 11 eurokoa bazkideak ez direnentzat.