Albisteak

 

Oso gutxi falta da arausteak hasteko eta Bakiok ere jai programa zabala atondu du. Agenda honen ezinbesteko osagaiak alaitasuna, kirola, musika eta tradizioa izango dira eta guzti-guztiok irudimena behartu beharko dugu, mozorro original eta dibertigarriak prestatu ahal izateko.

Aratusteen hitzordua barikuan, martxoak 1, hasiko da arratsaldez nagusiki umeei zuzendutako jardunaldiarekin. Hala, Guraso Elkarteak antolatuta, gazteenek jokoak eta “diskofesta” bat izango dituzte kiroldegian.

Martxoaren 3an, domekan, basatosteko martxa izango da 11:30ean, Bentako plazatik abiatuta, Berbalagunek eta Sasiarte mendi taldeak antolatuta.

Martitzen eta eguazten goizean, martxoak 5 eta 6, umeentzako zeremika tailerrak izango dira Txakolingunean, 11:30etan hasita.

Bestalde, martxoaren 9an, zapatuan, Itxas-Aldek “Aratustea Dantzan!” kalejira antolatu du frontoitik moila puntaraino, goizeko 11:30ean. Eta amaitzeko, gau horretan Moila Puntako tabernariek egunik biziena eskainiko digute, mozorroez eta dibertsioaz beteko dena.