Albisteak

 

2019ko zezeilaren 28an, eguena, arratsaldeko 7etan, ohiko bilkura izango da udalbatzaren aretoan, eta horren barri emon gura deutsegu herritar guztiei. Aztergaiak honakoak izango dira:

Aztergaiak

  1. 2019ko urtarrilaren 31n egindako ohiko bilkuraren akta irakurri eta onetsi, hala behar balitz.
  2. Alkatetzaren dekretuen barri emon.
  3. URA eta Bakioko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartu, hala behar balitz.
  4. Trakzino mekanikozko ibilgailuak udaleko herri bideetan aparkatzeagaitiko tasea arautzen dauan ordenantzaren aldarazpena behin-behinean onartu.
  5. Bakioko herri-bide jakin batzuetan ibilgailuen estazionamendua mugatzeko eta antolatzeko kontrolerako herri zerbitzua arautzen dauan ordenantzea aldarazpena hasikera baten onartu.
  6. Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dala kontuan hartuz, erakunde-adierazpena onartzea.
  7. Landa Katastroko 21, 258 eta 28 lursailen erabilera eta kudeaketa LURGAIA FUNDAZINOAREN esku lagatzeko hitzarmena onartu; izan be lursailok Bakioko Udalaren ondare-ondasunak dira.
  8. Eskaerak eta galderak.