Albisteak

 

San Joseko jaiak direla eta, martxoaren 17an Txakolinguneak, Turismo Bulegoak eta Bakioko Udalak bisita jakingarria antolatuko dute Interpretazio Zentrora, udalerrira eta udalerriko txakolingune batera.

Ekimen honek erakutsi nahi du zein den mahastizaintzak gizaldietan zehar utzi digun legatua eta zeintzuk diren ardo fresko eta aromatiko honen eta Bakioren arteko zuztar sakonak.

Hitzordua datorren martxoaren 17an izango da, goizeko 10:30etik aurrera. Plazak mugaturik daude; beraz, inskripzioak aldez aurretik egin beharko dira martxoaren 14ra arte Turismo Bulegoan edo honako telefono honetan: 94 619 33 95. Aukera ezin hobea gure zuztarretan sakontzeko eta bisita gidatu honetan gozatzeko.