Albisteak

 

Martxoaren 15ean, barikuan, San Joseetako 24 orduko pala maratoiari ekingo zaio Bakioko Tabernaldeko frontoian; ekimen hau Alaitasuna Pilota Taldeak urtean-urtean antolatu ohi du San Joseak direla eta.

Txapelketa bikoteka jokatuko da, ligaxkaren modalitateari jarraituz eta gomazko pilota erabiliz.

Finala, zapatuan, martxoak 16, izango da.

Gura duten neskek eta mutilek izena eman ahalko dute banaka edo binaka, martxoaren 10era arte, Bakioko Tabernaldeko frontoian jarritako orrian, edo alaitasunabakio@gmail.com helbidera e-mail bat bidaliz.