Albisteak

 

Udalak berriro ere zabaldu du laguntzaile gehiagok izena emateko epea, 12 lagunek osatu beharreko kopurua osatzeraino. Pertsona horiek laguntzaile gisa jardungo dute San Jose eguneko azokan, martxoaren 19an (asteartea).

Laguntzaileak udaletxean zozketa bitartez aukeratuko dira martxoaren 11n, astelehena, goizeko 10:00etan, eta interesdunek martxoaren 10era arte (igandea) izena eman ahalko dute; horretarako eskaera eredua (DOC 184KB) izenpetuta bidali beharko duzue udala.bakio@bizkaia.org e-mailera. Gura izanez gero, udaletxera ere etorri ahalko zarete eskabide hori betetzera (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era).

18 urtetik gorako aukeratutako pertsonei 5 orduko lan kontratua egingo zaie.

Bakioko Udalak langabetuak animatu gura ditu prozesu honetan parte hartu dezaten.