Albisteak

 

Donostian 2019ko martxoaren 6, 7 eta 8an “ Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Biltzarra eta Euskal Autonomia Erkidegoan Klima Aldaketaren Astea egingo direla eta, martxo honetan Bakioko Udalak ere Klima Aldaketaren Astearekin bat egingo du, programa barruan herritarren adin talde guztientzako jarduera sorta zabala duela:

  • Martxoaren 2an, zapatua, ingurumen tailerrak ludotekan 6 urtetik 8ra bitarteko umeentzat.
  • Martxoaren 3an, domeka, ekintzen saio bikoitza: planetaren zainketari buruzko bakarrizketa eta, jarraian, baso autoktonoen garrantziari buruzko hitzaldia.
  • Martxoaren 9an, zapatua, ingurumen eta birziklapen tailerrak prestatu dira 9 urtetik 17ra arteko gazteentzat.
  • Martxoaren 22an, barikua, “Uholde arriskua eta Estepona ingurua hobetzea” hitzaldi informatiboa.

Udalak poltsa berrerabilgarriak oparitzen dauz

Gainera, “Plastiko gabe askoz hobe” plastikoaren kontrako kanpainari hasiera emango zaio, poltsa berrerabilgarriak banatuz udaletxe, kultur etxe, kiroldegi eta turismo bulegoan.


Udalak eredu aldaketa baten eta jasangarritasunaren aldeko apustu sendoa egin du

Klima aldaketaren eragina gutxitzeko tokiko politikekin jarraituz, Udalak hartutako azken erabakiak aurkeztu nahi dira, eredu aldaketa baten eta jasangarritasunaren aldeko apustu sendoa eginez:

1. Erabilera Publikoko Basoen plan berria diseinatu da, Aldundiarekin batera, hurrengo urteetako basoen udal politika diseinatuko duena. Bertan ondoko helburuak berdifinitu dira:

  • Baso politika jasangarriagoa egitea.
  • Ingurumenarekiko errespetua duen eredua definitzea.
  • Basoa erabilera publikoko espazio gisa onartzea eta kontserbatzea.

Gaur egun tramitazio fasean badago ere, landaketa berriak egiten ari dira, basoen kudeaketa barri honetarako irizpideak hauek izango direlarik:

  • Matarrasak desagertzen dira eta ez da moztuko arbola azalera handirik batera.
  • Beste espezie batzuk landatzen dira, balio ekonomiko eta anbiental handiagoa dutenak, eukaliptoa guztiz desagerraraziz.
  • Paisaia dinamikoa eta baso anitzaren aldeko apustua egiten da.

Bestalde, basoen politikarekin jarraituz, hitzarmen bat sinatuko da Lurgaia Fundazioarekin, berak, udalarekin batera kudeatu dezan hurrengo 10 urteetan udal jabetzako beste baso eremu guztia (6 hektarea inguru). Hitzarmen hau indarrean sartuko da gaur egun bertako esplotazioa duen enpresa adjuditzailearen kontratua eta berme-epea amaitzen denean. Izan ere, gaur egun bertan eukaliptoak daude, eta hitzarmen honen bitartez bertoko basoaren alde egiten da apustua.

2. Uholde-arriskuari dagokionez, URA-Uraren Euskal Agentziaren eta Bakioko Udalaren artean lankidetza-proiektu bat egin da, Txakolingunean hil honen 22an aurkeztuko dena, zeinaren arabera urpean gelditzeko gune bi sortuko diren Estepona errekaren inguruan. Proiektu honen helburua da Bakioko erdiguneak duen uholde-arriskua murriztea, eta, era berean, Estepona inguruak herritarrentzako berreskuratzea.