Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Mungialdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak JAGOTEN proiektua ipini du berriro martxan, pertsona nagusien bizi kalitatea hobetu nahian.

Emango den tailerra honakoa da:

Bizkarra lantzeko tailerra, Mungiako Kiroldegian, astelehenetan, martxoaren 11tik apirilaren 15era (18:15 - 19:15).

60 urtetik gorako pertsonei, jagole ez-profesionalei eta mendekotasuna daukaten pertsonen senideei zuzenduta, bizkarreko arazoak prebenitzeko eta gorputzeko minak gutxitzeko. Horretarako, gorputzaren jarrerez jabetu eta ariketa praktikoak egingo dira.

Aldez aurretik izena eman behar da.

Informazio gehiago:
Mungialdeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatea
Aita Elorriaga 17-behea (Mungia)
94 404 77 07 (Nerea)