Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Aurten ere Bakioko Udalak Zinegoak-ekin (Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte eszenikoen jaialdia) kolaboratuko du eta zine jaialdiaren zati txiki bat hurbilduko die herritarrei martxoaren 10ean, domekan. Arratsaldeko 18:00etan hasita, zenbait laburmetrai izango dira ikusgai Kultur Etxeko bideogelan.

Bakioko Udalak ere kalitatezko aisialdiari, kulturari eta entretenimenduari lotutako espazioa eskaini nahi du, hori jendartekoaren aniztasuna ikusarazi eta natural bihurtzeko baliatuz.

Bakioko gizartean denontzako lekua dagoela erakutsi nahi da. Gizarte osasuntsua lortu nahi da, berdintasunean hezita dagoena.

Argibide gehiago: www.zinegoak.com