Albisteak

 

Aurten Onintza Enbeita izango da txakolinaren amabitxia. Onintza Muxikan jaio zen 1979. urtean. Kazetaritzan lizentziatua da eta bi gradu-ondoko ditu, bata Kultura Transmisioan eta bestea Agroekologian.

Hainbat hedabidetan egin du lan, Egunkaria eta Berrian besteak beste. EITBn aurkezle eta kolaboratzaile lanetan dabil hainbat saiotan eta euskara irakaslea ere izan zen Labayru institutuan.

Onintza ezaguna egin du bertsolaritzak. Bertsolari handi eta ezagunez betetako familia bateko kiderik gazteena da eta 2018. urtean Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Aurten Bakioko hainbat herritarrek bera proposatu dute Bakioko Txakolinaren amabitxia izateko.