Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean zabalduko da 

Txorierri eta Uribeko berbalagunek eskualde mailako irteera bat antolatu dute euskaraz jarduteko eta ondo pasatzeko, datorren zapaturako, martxoak 16. Oraingo honetan berbalagunak Aramaioko Iturrieta sagardotegira abiatuko dira. Sagardotegira abiatu aurretik, Aramaio ezagutzeko txango laburra egingo dute.

Autobusa 10.00etan irtengo da Deriotik. Ekintza honetan parte hartzeko, 38 euro ordaindu behar dira; prezioaren barruan bazkaria eta autobusa sartzen dira.

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko: 688 746 775