Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean zabalduko da 

Martxoaren 31n, domeka, Txakolinguneak Gaztelugatxeko biotopoa sakonago ezagutzeko bisita antolatu du.

Gutxi gorabehera 3 orduko iraupena izango duen txangoan sei kilometro ibilbidea egingo da. Ekintza 10:45ean hasiko da, Txakolingunean.

Aldez aurretiaz eman behar da izena Txakolingunean. Prezioa 5 eurokoa da, Gaztelugatxeko behatokirainoko garraioa barne. Leku kopuru mugatua.

Argibide gehiago: 94 602 85 13 / 94 619 33 95 / txakolingunea@bizkaia.eus