Albisteak

 

2019ko martiaren 28an, eguena, arratsaldeko 7etan, ohiko bilkura izango da udalbatzaren aretoan, eta horren barri emon gura deutsegu herritar guztiei. Aztergaiak honakoak izango dira:

Aztergaiak

1.- 2019ko zezeilaren 28an egindako ohiko bilkuraren akta irakurri eta onetsi, hala behar balitz.

2.- 2019ko martiaren 13an egindako premiazko aparteko bilkuraren akta irakurri eta onetsi, hala behar balitz.

3.- Alkatetzaren dekretuen barri emon.

4.- GERTEK, S.A enpreseak eta Bakioko Udalak sinatutako agiria onartu, beti be ondorengo kontratua bertan behera ixteko: Bakioko bide jakin batzuetan ibilgailuak aparkatzeko denbora mugatzeari, antolatzeari eta kontrolatzeari buruzko zerbitzua kudeatzeko.

5.- Ondorengo zerbitzuaren kontratazino espedientea onartzea: Bakioko bide jakin batzuetan ibilgailuak aparkatzeko denbora mugatzeari, antolatzeari eta kontrolatzeari buruzko zerbitzuaren kudeaketa.

6.- Udal kiroldegiko kontzesinodunak, “ARGIBIDE Asistencia social y deportiva S.L.” y “EMTESPORT S.L.” aldi baterako enpresen alkarteak, 21.770,00 euros jasoteko egindako eskabidea onartu, hala behar balitz.

Prozedurea ireki zenbateko hori UTE BAKIO KIROLA-ri erreklamatzeko (lehengo kontzesinoduna).

7.- Elexalde SR-6 eremuko Plan Partzialaren aldarazpen partziala hasikera baten onartu, beti be egin bako aldeetako ordenazino xehatuari jagokonez.

8.- Ibarratorre kalea urbanizatzeko obren proiektua onartu.

Obrak egiteko jaubeekaz sinatutako hitzarmenak onartu.

9.- San Pelaioko Bide Nagusiko kaleko egokitzapen obren proiektua onartu, beti be Basigoko Bide Nagusia eta Goienkale kaleen arteko tarteari jagokozanak. Eta kontratazino espedientea onartu.

10.- Eskaerak eta galderak.