Albisteak

 

Edozein komertziotan sar naiteke nire txakurrarekin legearen arabera? Txakurrekin sartzea debekatu al digute? Zer izan behar dugu kontutan?

Ostalaritza eta txakurrei lotutako honelako eta bestelako galderei erantzuna emateko, Bakioko Udalak, Quincocan Txakur-Etxearekin batera, herritar guztiei zuzendutako informazio-hitzaldia antolatu du.  Era berean, txakur-heziketan espezializatuta dagoen Quincocan Txakur Etxe honek, txakurren oinarrizko arretarako jarraibide batzuk eskainiko dizkigu, bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Hitzaldia apirilaren 9an, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxean izango da.