Albisteak

 

Lehiakideak
Edozeinek parte har lezake.

Argazkiak
Egile batek gehienez ere hiru argazki aurkez ditzake.

Argazkien gaia
“Bakio”

Argazkien formatua
JPG edo TIF formatua izan behar dute. Argazki bakoitzak gutxienez 300 pixel hazbeteko bereizmena izan beharko du, 30 x 20 cm. gutxienez, eta formatu bertikala (30x40).

Argazkien aurkezpena
Argazkiak posta elektronikoz: bakio.artea@gmail.com bidaliko dira, honako datuekin batera: zein ataletan parte-hartzen den, argazkiaren titulua, egilearen izen abizenak, NAN zenbakia eta telefonoa.
Bakioko Udalak heldu den baieztapena bidaliko du.

Aurkezteko epea
Argazkiak aurkezteko epea ekainaren 10ean bukatuko da.

Argazkien jabetza eta erabilera
Bakioko Udala egingo da saritutako argazkien jabe, eta erreprodukzio, banaketa eta jakinarazpen publikoko eskubide guztiak harenak bakarrik izango dira, ez beste inorenak. Irudiek originalak eta argitaragabekoak izan behar dute, egileak sortutakoak.

Sariak
300€tako sari bakarra emango da, eta beste 4 aipamen 100€takoak.
Pertsona berak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso.
Irabazleen izenak udaletxeko webgunearen bitartez (www.bakio.eus) jakinaraziko dira, ekainaren 20tik aurrera.

Epaimahaia artegintza arloko adituek eta udaletxeko ordezkariek osatuko dute eta edozein sari eman gabe utzi ahal dute gutxieneko kalitatea bermatu ezean.
Aukeratutako argazki irabazleak herrian dauden paneletan ipiniko dira.
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.

 Oinarriak (PDF 239KB)