Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Erditze aurreko igeriketa ikastaroak jarriko dira abian kiroldegian. Ikastarook domeka goizean izango dira, 12:00-12:45 ordutegian.

Ikastaroa 3 igandetan emango da, apirilaren 14an, maiatzaren 5ean eta 19an.

Prezioa 4 eurokoa eta 5,50 eurokoa da saio bakoitzeko, bazkideentzat eta ez-bazkideentzat, hurrenez hurren. Era berean, hiru saioetarako txartela ere eros daiteke; txartel horren prezioa 8 eurokoa da bazkideentzat eta 11 eurokoa bazkideak ez direnentzat.