Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

San Joan Dolozak jaiak antolatzeko batzordean erabakitakoaren ildotik, jaien berri emateko kartel lehiaketa martxan ipini da.

Hona hemen lehiaketaren oinarriak:

Oinarriak

Edozeinek parte har lezake. Lanaren gaiak, San Joan Dolozak jaiekin zerikusia eduki beharko du, eta genero perspektiba errespetatuko du.

Lan guztiak originalak izan behar dira eta JPG edo TIF formatuan aurkeztu beharko dira. Neurriak: 30 x 40 zm (bertikala)

Testua: Kartelaren testua honako hau izango da: BAKIOKO JAIAK 2019 “San Joan Dolozak”

Lanen aurkezpena: Proposamenak gutunazal bitan ekarriko dira:

Lehenengoan, paperean eta formatu digitalean egindako kartel proposamena.

Bigarrenean, egilearen izen-abizenak, helbidea, e-maila eta telefonoa agertu beharko dira.

Gutunazalak Bakioko Kultur Etxera ekarriko dira, edo postaz bidali: Bakioko Kultur Etxea/ Agirre lehendakaria plaza 2/ 48130 Bakio.

Epea: Lanak aurkezteko epea maiatzaren 31n amaituko da.

Saria: Saria 300 €koa izango da eta irabazlearen izena ekainaren 18an jakinaraziko da www.bakio.eus webgunean. Dena dela, kartelak behar besteko kalitaterik izan ezean, saria eman barik geldi liteke. Saritutako lana eta ekoizpen eta zabalkunderako eskubidea Udalaren esku egongo da.

Behin irabazlea aukeratuta, egileak sinatu beharko du lana haren sorkuntzaren emaitza izan dela eta ez duela beste inoren eskubiderik urratu.

Epaimahaia: Epaimahaia, udal ordezkariek, artegintza arloko adituek eta jai batzordeak osotuko dabe. Kartel irabazlean hobeto inprimatzeko zer edo zer aldatu behar izanez gero, epaimahaiak horretarako eskubide osoa izango du, egileari hala esan ostean.

Lanak batzeko epea: Lanak Kultur Etxean batu ahal izango dira, uztailean. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.