Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Urtero bezala, Bakio Surf Taldeak hondartza garbitzeko jardunaldi bat antolatu du; oraingo honetan apirilaren 20an.

Jardunaldi didaktikoa da, denok gure ingurunea zaintzeak daukan garrantziaz jabe gaitezen; horrela konturatuko gara birziklapena eta kontsumo arduratsua funtsezkoak direla, gure planeta modu jasangarrian mantentzeko bide bakar gisa.

Jardunaldi hau txikienentzat pentsaturik dago bereziki, eta Surf Taldeak animatu nahi ditu hondartzaz gozatu ohi duten pertsona guztiak.

Hitzordua 12:00etan izango da BSTko lokaletan eta garbiketa lana amaitutakoan hamaiketako bat eskainiko dute indarrak berreskuratzeko.